




IXO Teatroa Arnatz Puertas eta Luix Mitxelenak eraturiko konpainia da. Haien ikasketak Dantzertin, Euskadiko Goi Mailako Arte Dramatikoko Eskolan, amaitu ondoren, eta biak Pabellón 6eko Gazte Konpainiako parte izan ostean, bide profesionala elkarrekin eraikitzeko erabakia hartu zuten.
Biek partekatu izan dute betidanik istorioak komedia gestualaren bitartez kontatzeko pasioa. Antzerki fisikoaren bitartez gatazka sozialak, hausnarketa pertsonalak eta, laburbilduz, euren bizitza ikusteko modua eta gizakiak ulertzeko modua eraman nahi dituzte oholtzara. Guzti hau hitzik erabili gabe, noski, gorputzaren bitartez.
Arnatz Puertas Dantzertin graduatutako aktorea da, Euskadiko Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolan. Pabellón 6ko Gazte Konpainian sartu zen, Ramón
Bareak zuzendutako Ubú, rey de las finanzas (2019) obrarekin. Konpainia berarekin lan egin zuen Todo
saldrá bien (2020) eta Rey desnudo y chico muerto (2021) muntaietan; biak Iñigo Cobok idatzi eta zuzenduta-koak. Azken urte hauetan, hurrengo produkzioetan ikusi ahal izan dugu: Agur, Otxoa Feroz (2024), Getari Etxegaraik zuzendutako BBK aretoaren ekoizpenean; La Lucha por la Vida (2024), Ramon Bareak zuzenduta-ko Arriaga Antzokiaren ekoizpenean eta Kristalezko Zooa (2025), Arriaga Antzokiaren beste ekoizpen batean; azken hau Natalia Menendezek zuzendutakoa. Horrez gain, ikus-entzunezkoei dagokienez, Netflixek ekoitzitako Intimidad (2024) eta ETBk eta K2000k ekoitzitako Itxaso (2024) serieak dira aipagarrienak. Arnatzek zuzendaritzara egin zuen jauzi lehen aldiz Eros (2024), IXO Teatroa konpainiako lehen ekoizpenarekin.


Luix Mitxelena Mitxelena aktoreak Bilboko Dantzerti unibertsitatean burutu zituen arte dramatikoko ikasketak. Egun, La Dramática Erranterekin dabil R&J antzezlaneko aktore, Maria Goiricelayaren esanetara. Horrez gain, Iñaki Rikartek Dantzertin zuzenduriko Neke Asko eta Ezer ez (2023) eta Pabellón 6eko Gazte Konpainiako Saioa Iribarrenek zuzenduriko Komedia Madarikatua (2023) dira aipatzekoak. Arnatz Puertasekin batera IXO Teatroa konpainia sortu eta Eros (2024) antzezlanarekin biran ibili ostean, Harea (2026) estreinatuko dute datorren urtean. Ikusentzunezkoei dagokionez ere, egin du lan hainbat proiektutan. Esanguratsuena Julio Medemek zuzendutako 8 (2025) filmeko errepartoko pertsonaia litzateke. Hainbat laburmetraietan ere parte hartu du: Imanol G. Gurrutxagaren Deserri (2022), Alba Lozanoren Ütlandsk (2023) eta Ander Iriarteren Lehergailu Termobarikoa (2025). Zuzendari ere izan da Zorioneko (2023), Julieta ETA Romeo (2024) eta Zuhur eta Lur (2025) antzezlanekin.
HARREMANA
688 85 67 23 / 688 65 98 19
696 12 44 25 (Banaketa)
Eta nahi izanez gero zuzenean mezu bat bidali diezakeguzu:












